• image08

    Lilurarekiko

    zeremoniak

  • image09

    Ezin Ahaztuzko

    uneak

  • image10

    Pertsonalizatutako

    apainketa

  • image11

    Cocktaila

    aire zabalean

  • image12

    Gustu Ona

    dotoretasuna

  • image13

    Gastronomia

    onena

  • image14

    Espazio

    erosoak


   
  EZKONTZAK

Lorategi ederrez inguraturik dago Don Carlos hotel-jatetxea, ezkontzak eta oturuntzak egiteko leku atsegina, aparta eta funtzio anitzekoa.

Zure ezkontza gure hotel-jatetxean egiteko beste zenbait arrazoiren artean, hau azpimarratuko genuke: den-dena ondo aterako dela, zuk pentsatu bezala, ziurtatzen dizugu.

Ezkontzaren antolakuntza osoaz arduratzen da gure ekitaldi-saila, eta behar duten aholkularitza eskaintzen die ezkongaiei. Urte luzeko eskarmentua dugu sektore honetan, eta espezialistak gara honelako ekitaldiak antolatzen.
 
 
 
Decoración Boda – Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Boda Ceremonia Civil - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Boda Ceremonia Civil - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Decoración Boda - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Bodas Entorno y Jardines - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Bodas Entorno y Jardines - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Bodas Cóctel al Aire Libre  - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Bodas Cóctel al Aire Libre  - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Bodas Cóctel al Aire Libre  - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Bodas Cóctel al Aire Libre  - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Bodas Candy Corner - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Bodas Entorno y Jardines - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona
 

Don Carlos hotel-jatetxean, oso-osorik antolatzen dizugu ezkontza: zeremonia, koktela (aire zabalean), oturuntza, dantza eta hotela, dena leku berean”.  
   

 
 
   
 
Zeremonia zibil xarmagarria

Harrizko tenplete eder bat dugu lorategian, eta leku paregabe horretan egiten ditugu zeremonia zibilak.


 
   
 
Erreportaje grafikoa

Leku ezin hobea dira lorategiak ezkontzako argazkiak egiteko, bai ezkongaienak, bai taldeenak.



 
   
 
Ongietorri-koktela

Ongietorri-koktela eta mokadutxo batzuk hartzeko aukera eskaintzen dugu, inguru eder askoan: gure lorategietan. Nahi izanez gero, eskatzailearen nahierara presta daiteke koktela.





   
 
Oturuntza

Hainbat areto ditugu, diseinu-estilo desberdinetakoak, bakoitzaren gustu eta gonbidatu-kopuruari egokitzeko moduan antolatuak.

Zabalak dira areto guztiak, argitsuak, gardenak eta ongi ekipatuak. Denek ematen dute lorategietara. Areto guztiek dituzte beren dantza-eremu, komun, barra eta arropazaindegi propioak. Erabat bermatuta dago, beraz, ekitaldi bakoitzaren intimitatea.


 
   
 
Ezkontza-menua

Plater-eskaintza zabala eta ongi hautatua dute ezkongaiek aukeran, bai eta gure taldearen iradokizunak eta aholkularitza ere (behar izanez gero), ezkontza-menu zoragarria eta orekatua eratzeko. Edari-eskaintza ere bikaina dugu: 40 jatorri-deituratako ardoak, cavak eta xanpainak, bertakoak eta atzerrikoak. Hoteleko sommelierrak lagunduko die ezkongaiei hautatutako platerei ongien dagozkien edariak hautatzen.



 
   
 
Dantza

Areto guztiek dituzte DJ edo orkestretarako lekuak, dantza-eremuak, barrak, arropazaindegiak eta komunak. Ekitaldiaren intimitatea bermatzeaz gain, elementu horiek aukera ematen dute oturuntza egin den leku berean egiteko festa ere, gonbidatuak batetik bestera mugitzen ibili gabe.

Aretoan dantzaldia luzatzeko aukera ere badago, kostu gehigarririk gabe, eta, haren osagarri, doako barra eta beste elementu batzuk jartzekoa ere.



 
 

     
“Lehengaien kalitateagatik eta plater guztiak ekitaldi-egunean bertan prestatzeagatik, horra zergatik diren hain ezagunak Don Carlos hotel-jatetxeko oturuntzak”.
 

     
 
ARETO BAKOITZAREN LEKUA

ORREAGA ARETOAK   RATI
ARETOAK
  MIRAVALLES ARETOAK   ANTXONEA ARETOAK
380 agunentzako lekua
220 agunentzako lekua
150 agunentzako lekua
60 agunentzako lekua
Banquetes de Boda - Salón Orreaga - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda - Salón Orreaga - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda - Salón Orreaga - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda - Salón Miravalles - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda – Salón Miravalles - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda - Salón Miravalles - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda - Salón Irati - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda - Salón Irati - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda - Salón Irati - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda – Salón Antxonea - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda – Salón Antxonea - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Banquetes de Boda – Salón Antxonea - Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona
Informazio gehiagorik nahi izanez gero, jarri harremanetan gure ekitaldi-sailarekin eta eskatu, inolako konpromisorik gabe, hitzordu bat.
 
 
Cookies Politika Lege Oharra

     

Dorraburu, 1. 31620 Huarte, Pamplona. NAVARRA (España)
T. 948 330 077 // infohotel@hdoncarlos.com




Restaurante Hotel Don Carlos | Pamplona, Navarra