• image18

   
  OSPAKIZUNAK  
       
   
JAUNARTZEAK

Jaunartzeak ospatzeko leku ezin hobea da Don Carlos hotel-jatetxea, lorategi zabal eta ederrak ditu eta, haurrak lasai eta seguru jolastu eta dibertitu daitezen, aire zabalean.

Hona jaunartzea Don Carlos hotel-jatetxean egitearen abantailak:
Menu bikain bat jateko aukera. Gure sukaldeko lantaldeak berariaz prestatzen du menua jaunartzeetarako, bi irizpide hauen arabera betiere: lehengaien kalitatea eta produktuen jatorria (Nafarroakoak, jakina).

Diseinu bereziko gure terraza. Hantxe har dezakezue aperitiboa, gonbidatuak iritsi bitartean.

Lorategietan egin ditzakezue jaunartzearen ondorengo familia-argazkiak.

Haurrak entretenituta eta gustura egongo dira, hotelak eskaintzen duen animazio-programari esker.

Familia osoak egin dezake dantza, arratsalde partean.

Lasai aparkatu daiteke ibilgailua. Doakoa da gure aparkalekua, bideokameraz zainduta egoten da, eta 150 ibilgailurentzako lekua du.




Informazio gehiagorik nahi izanez gero, jarri harremanetan gure ekitaldi-sailarekin eta eskatu, inolako konpromisorik gabe, hitzordu bat.
 
 
Entorno, Terraza y Jardines - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Candy Corner - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Animación infantil - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Entorno, Terraza y Jardines - Comuniones Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona
 
 
     
  UNIBERTSITATE-GRADUAZIOAK  


Unibertsitate-ikasle askok ospatu dute jada Don Carlos hotel-jatetxean beren graduazioa, beka eta “ekuatoreko pasaldia” deritzona. Izan ere, unibertsitate-ikasleen festak ospatzeko gure hotela baino leku hoberik nekez aurkituko duzue. Hona hemen zer eskaintzen dugun:

Jende askorentzako instalazioak eta aretoak, bai afarietarako, bai ondorengo festetarako.

Lorategi zabalak eta kanpo-eremu handiak, erraz iristeko modukoak guztiak ere, horrelako gau bereziak ospatzeko.

Don Carlos hoteleko ekitaldi-sailak horrelako ospakizunak antolatzen duen eskarmentua.

Don Carlos hoteleko jatetxea eta bere berezitasunak: lehengaien kalitatea eta Nafarroako produktuak.

Jarri gurekin harremanetan “Unibertsitate-graduazioak” ataleko pack osoa ikusi nahi baduzu.








     
 
     
  BESTE ZENBAIT OSPAKIZUN: BATAIOAK, URREZKO EZTEIAK, URTEBETETZEAK ETA ABAR  

Ospakizunak eta oturuntzak prestatzen espezialista da Don Carlos hotel-jatetxea; hori dela eta, edozein ekitaldi-mota antolatzen du, bezeroaren neurrira eta egoera bakoitzaren eskakizunen arabera. Aldez aurretik hitzartutako menuak prestatzen ditu, bezeroak hala nahi badu, eta ekitaldi osagarriak ere antolatzen ditu.

Azpimarratzekoa da, bestalde, Don Carlos hotel-jatetxeko instalazioen zabalera:

Areto pribatuak, independenteak ditu, mahaikide asko hartzeko lekuarekin.

Lorategi ederrak dauzka, ezin egokiagoak ongietorri-koktela edo aperitiboa hartzeko, ekitaldi osagarriak egiteko...

Terraza ere badu, moderno askoa.

Bestelako jarduerak, eskaintzak eta ekitaldiak: zuzeneko musika, DJa, urdaiazpiko-ebakitzaile profesionala, gaikako estazioak, ardo-dastaketa, autobus-kudeaketa, loreak, argazkilaria, haurrentzako animazioa, etab. Era guztietako ekitaldiak antola daitezke, aldez aurretik hoteleko zuzendaritzarekin hitz eginda.

     
 
 
 
 
Cookies Politika Lege Oharra

     

Dorraburu, 1. 31620 Huarte, Pamplona. NAVARRA (España)
T. 948 330 077 // infohotel@hdoncarlos.com




Restaurante Hotel Don Carlos | Pamplona, Navarra