• image17

   
  HDC EKITALDIAK  
       
   
UZTARTZE-AFARIAK

Erreferentziazko ekitaldi gastronomikoak dira jada, zortzi urteko ibilaldia eta gero, Don Carlos hotel-jatetxeko uztartze-afariak ardo eta jaki onak estimatzen dituzten guztientzat.

Don Carlos hotel-jatetxeko sukaldariek prestatzen dituzten jakiekin uztartzen dituzte beren ardoak hainbat jatorri-deituratako upategiek.

Uztartze-saio bakoitzerako, arreta handiz prestatzen dute menua sukaldariek, ekitaldira datorren upategiko enologoak eta hoteleko sommelierrak. Sei plater izaten ditu menuak, guztiak ere finak eta orekatuak, eta uztartze-ekitaldira datorren upategiko sei ardo eta/edo xanpainekin uztartzen dira. Ez dugu inoiz errepikatzen ekitaldirik, saio bakoitza esklusiboa izan dadin. Dastaketari ekin aurretik, ongietorri-koktel bat ematen zaie afaltiarrei; afaria amaitu ondoren, berriz, festa pribatu bat egiten da, musika bikainarekin, ekitaldia paregabea izan dadin.

Hona hemen uztartze-afarietan parte hartu duten upategietako batzuk: Perrier Jouët (xanpaina), Arzuaga, Inurrieta, Nekeas, Chivite, Aroa, Otazu, Marco Real, Azpilicueta, Sarria, Príncipe de Viana, etab.




 
     
  DON CARLOS TERRAZAKO  

Kopa on bat leku berezi eta erlaxagarri batean? Don Carlos hotel-jatetxearen terraza duzu lekurik egokiena lagunekin lasai egoteko, edo programatzen ditugun ekitaldiren batekin gozatzeko (kontzertuak, bakarrizketak, tailerrak...).



   
 
 
     
  LEHIAKETAK ETA JARDUNALDIAK  

Nafarroako jardunaldi gastronomiko ugaritan hartzen dugu parte, sukaldaritza gogotik estimatzen dugu eta. Horrez gain, gure sukaldeko lantaldearen berrikuntza- eta esperimentazio-premiak ere ase beharra dago.

Zenbait lehiaketa eta jardunaldi ospetsutan aurkituko gaituzue: Nafarroako Pintxoaren Astean, Nafarroako Boilurraren Jardunaldietan, Neguko Barazkien Jardunaldi Gastronomikoetan, Nafarroako Zainzuriaren Txapelketa Gastronomikoan, Ehizaren Jardunaldi Gastronomikoetan...


     
 
 
 
 
Atardecer con Vinos - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Atardecer con Vinos - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Atardecer con Vinos - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Catas y Degustaciones al Aire Libre - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Catas y Degustaciones al Aire Libre - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Catas y Degustaciones al Aire Libre - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Conciertos  La Terraza Del Don Carlos - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Conciertos y Gastronomía al Aire Libre - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Conciertos  La Terraza Del Don Carlos - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Conciertos  La Terraza Del Don Carlos - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Conciertos  La Terraza Del Don Carlos - Eventos Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona Retransmisión de Partidos - Terraza Restaurante Hotel Don Carlos, Pamplona
Cookies Politika Lege Oharra

     

Dorraburu, 1. 31620 Huarte, Pamplona. NAVARRA (España)
T. 948 330 077 // infohotel@hdoncarlos.com




Restaurante Hotel Don Carlos | Pamplona, Navarra